Xakean aritzeko aukera izango da Zumaian Gabon garaian ere. Abenduaren 26an jokatuko dute Gabonetako xake txapelketa. Partidak Alondegiko Oxford aretoan jokatuko dituzte. Goizez, 11:00etatik aurrera, haurren partidak izango dira; arratsaldez, 17:00etan, helduena.
Sei sari emango dituzte guztira. Irabazleak 100 euroko balioa duen saski bat jasoko du; 75 euroko balioko saskia bigarrenak, eta 60 eurokoa hirugarrenak. Horiez gain, lehen zumaiarrak, lehen emakumeak eta lehen gazteak saski bana jasoko dute.
Izen ematea dagoeneko zabaldu dute. Horretarako, zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute edo 630 93 70. Lekuak mugatuak direla adierazi dute antolatzaileek.