Zumba saio solidarioan bildutako dirua eman diote gaur Gurutze Gorriari

Juan Luis Romatet

Saioko antolatzaileak Gurutze Gorriko ordezkariarekin. (Utzitakoa)

Valentziako uholdeetan kaltetuei laguntzeko zumba saio solidarioa egin zuten pasa den igandean. Han bildutako dirua Gurutze Gorriari eman diote ekitaldiko antolatzaileek.

Urriaren amaieran Valentzian (Herrialde Katalanak) izan ziren uholdeetan kaltetutakoei laguntza emateko asmoz, zumba saio solidarioa egin zuten igande goizean Sagarbideko aterpean. Haurrek zein helduek hartu zuten parte bertan, eta izen emateetatik eta rifa salmentatik ateratako dirua Gurutze Gorriari emango zioten, erakundeak han duen proiektu bat laguntzeko. 

Guztira, 2.450 euro bildu zituzten igandean, eta gaur eman diote kopurua Gurutze Gorriko ordezkari bati. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide