Kirola eta aldarria uztartzen zuen erronka gauzatu zuen Ondarroako emakume taldeak pasa den udan. Ondarroatik Donostia eta bueltan traineruan egitea, hain zuzen. Orion eta Zumaian geldialdiak egin zituzten bidean zehar.
Irudi gogoangarri asko eskaini zituen emakume haiek egindako balentriak, eta han bizitako uneak dokumental batean bildu zituzten. Ikus entzunezko hori Zumaiako Emakumeon Etxean erakutsi zuten pasa den asteartean eta dagoeneko ikusgai dago Youtuben.