Azaroaren 22an eta 23an Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egin zen Zumaiako zenbait supermerkatutan, eta Zumaiako ordezkariek jakinarazi dute guztira 4.250 kilo janari eta 6.640 euro bildu zituztela egun horietan.
Ohar bidez eskerrak eman nahi izan dizkiete beren ekarpena egin duten herritarrei: izandako "eskuzabaltasuna eta borondatea" eskertu nahi izan dute arduradunek.