Geroz eta gutxiago falta da Lilatoirako. Otsailaren 23an izango da, eta beste urte batez, Emakumeon Etxeak taldean parte hartuko du. Dortsalak eta kamisetak banatuko dizkiete izena ematen dutenei, eta joan-etorria elkarrekin egingo dute Donostiara. Gero, elkarrekin bazkalduko dute.
Parte hartu nahi dutenek formulario hau betetzeko eskatu dute, urtarrilaren 22a baino lehen.