Bertsolari gazteen saioa izango da abenduaren 27an Zumaian

Maria Maya Manterola

Bertsolari gazteen saioa, iaz. (Zumaiako Bertso Eskola)

Urtero legez, Gabonetako bertso saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Abenduaren 27an izango da, Oxford aretoan, eta bertsolari gazteak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek. 

Urtea amaitzeko, bertsolari gazteen saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Abenduaren 27an izango da, 20:00etan Alondegiko Oxford aretoan. 

Kantuan arituko dira Aitor Tatiegi, Haira Aizpurua, Libe Goenaga, Andoni Rekondo, Aroa Arrizubieta eta Irati Arakistain, eta Amets Aizpuruak egingo ditu gai jartzaile lanak. Sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko, 3 euroren truke, Turismo Bulegoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide