Pako Bernal eta Aritz Gonzalez izan dira garaile presoen aldeko mus txapelketan

Maria Maya Manterola

Zumaiako Sarek antolatutako preso, iheslari eta deportatuen aldeko mus txapelketa izan zen ostiralean. Datozen egunetan ekimen gehiago izango dira.

Ostiralean preso, iheslari eta deportatuen aldeko mus txapelketa izan zen Inpernupe elkartean, Zumaiako Sarek antolatuta. Pako Bernalek eta Aritz Gonzalezek osatutako bikotea izan zen nagusi lehian.

Datozen egunetan ekimen gehiago izango dira: hilaren 24an, mendi buelta egingo dute. Taldea goizeko 8:00etan aterako da Saregile plazatik. Abenduaren 27an, berriz, hileko azken ostirala izanik, elkarretaratzea egingo dute Saregile plazan, 20:00etan. Urteari amaiera emateko, hilaren 31n, manifestazioa egingo dute 19:00etatik aurrera, Beheko plazatik abiatuta.

Pala txapelketa eta manifestazioa urtarrilean


Urtarrilean, hilaren 4an, goizeko 9:00etan hasita, binakako pala txapelketa azkarra jokatuko dute Odieta pilotalekuan. Interesdunek hemen eman beharko dute izena.

Urtarrilaren 11n Bilbon egingo duten manifestazio nazionalerako izena emateko aukera ere zabaldu du Zumaiako Sarek. Inpernupen edo Kantauri tabernan eman daiteke izena, baina honako formularioa beteta ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide