Errege Magoek adinekoak eta gaixo dauden pertsonak bisitatuko dituzte

Maria Maya Manterola 2024ko abenduaren 22a

Errege Magoen laguntzaileak gutunak jasotzen, 2024ko urtarrilean. (Juan Luis Romatet)

Urtarrilaren 3a baino lehen eskaera egiteko eskatu dute bisita nahi izanez gero. Urtarrilaren 5ean egingo dituzte Errege Magoek bisitak, eguneko zentroan, San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan.

Errege Magoen laguntzaileek gutunak jasoko dituzte urtarrilaren 4an Beheko plazan. Haurrak hotzetan denbora luzez ez egoteko, familiei eskatu diete pertsona bakarrak ateratzeko argazkiak, ahalik eta arinen ibiltzeko.

Bestalde, egun horretan aniztasun funtzionala duten haurrek lehentasuna izango dute Errege Magoen laguntzaileei gutunak emateko, baina eskatu dute aurrez jakinarazteko kultura@zumaia.eus helbidera idatzita. 

Urtarrilaren 5ean, berriz, Errege Magoen ohiko desfilea izango da, baina aurrez, bisita bereziak egingo dituzte eguneko zentroan, Otezuri eta San Juan egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan. Haur edo adinekoren bat gaixo egonez gero, eta bisita jaso nahi izatekotan, eskaera emailez egiteko eskatu dute, urtarrilaren 3ko 14:30ak baino lehen, kultura@zumaia.eus helbidera mezua bidalita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide