Musika munduan aritzen diren taldeak ere kaltetu zituen urriaren amaieran Valentzian (Herrialde Katalanak) izan ziren uholdeek. Kaltetuenetako bat Paiporta herriko La Primitiva musika banda izan zen, eta hari laguntza eskaintzeko kontzertu solidarioa izan da gaur Zumaian.
Joxe Mari Azkuek zuzentzen duen Zumaiako Musika Bandak eman du kontzertua. Agertokian, Musika eta Banda Eskolako kantu koraleko ikasleen laguntza izan du herriko bandak.