Bikabik figuranteak behar ditu bideoklip baten grabaketarako

Maria Maya Manterola

Argazkia: IƱaki Agirrezabalaga.

Bihar izango da grabaketa, 15:30etik aurrera Aita Mariko zine aretoan. Gero mokadutxo bat eskainiko diete bertaratutakoei.

Bikabiren abesti baten bideoklipa grabatuko dute bihar Aita Mariko zine aretoan, eta taldeak jakinarazi du figuranteak behar dituztela grabaketarako. Hitzordua 15:30ean jarri dute aretoan bertan, eta behin grabaketak amaituta, 18:00ak aldera, mokadutxo bat eskainiko diete bertaratutakoei. 

Iñaki Agirrezabalaga eta Ander Beizama ari dira grabaketa lanak egiten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide