Zumaia tentsiopeko eremu izendatuko dute aurki

Maria Maya Manterola 2024ko abe. 23a, 09:30

Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak "aurrerapauso nabarmenak" iragarri zituen joan den ostiralean Radio Euskadin tentsiopeko eremuen izendapenean. 

Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatu zuten joan den ostiralean Denis Itxaso Etxebizitza sailburua, eta "aurrerapauso nabarmenak" iragarri zituen tentsiopeko eremuen izendapenean. Izan ere, "laster" Zumaiak izendapen hori eskuratuko du, Lasarte-Oriarekin batera. Etxebizitzaren eskaintza eta eskaria orekatzeko neurri pragmatikoak eta egiturazko erreformak ezartzeko duen konpromisoa ere azpimarratu du Jaurlaritzak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide