Emakumeon Etxeko mus txapelketa jokatuko da hilaren 29an

Maria Maya Manterola

Emakumeon Etxeko mus txapelketa, 2022an. (Maria Maya Manterola)

Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko, eta aurrez izena eman. Txapelketa amaitu bezain laster banatuko dituzte sariak.

Iaz egin bezala, emakumeen arteko mus txapelketa jokatuko da aurtengo Gabon garaian ere Emakumeon Etxean. Hirugarren edizioa igandean izango da, hilaren 29an, 16:00etan hasita. 

Parte hartzeko, 633 432 762 telefono zenbakira WhatsAppez edo info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera posta elektronikoz. mezua bidali beharko da, eta bikoteko 10 euro ordaindu. Behin txapelketa amaitzean banatuko dituzte sariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide