Udal eraikinek ordutegi berezia izango dute datozen egunetan

Maria Maya Manterola

Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita izango dira Alondegia eta udaletxea. Kiroldegiak ordutegi berezia izango du.

Gabon garaian aldaketak izango dira udal eraikinetako ordutegietan. Alondegia Kultur etxea eta udaletxea itxi egingo dute Gabonetako egun batzuetan: abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1 eta 6an izango da itxita, eta gainerako egunetan, ohiko ordutegian zabalduko dute.

Lubaki kiroldegia zabalduko dute, baina ordutegi murritzagoan: abenduaren 24 eta 31n 06:30etik 13:00etara, eta urtarrilaren 5ean 07:30etik 13:00etara. Abenduaren 25, 26, eta urtarrilaren 1 eta 6ean, berriz, itxita egongo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide