Espero baino lehenago kanporatu dute Xabier Barandika eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikotea hilabete batzuetatik hona Gernikan jokatzen ari diren Winter Series txapelketatik. Garaipena lortzeko faboritoen artean baziren ere, are eta gehiago aurtengo liga irabazi eta gero, jarraian izandako bi porrotek jokoz kanpo utzi zuen aurrelari gernikarrak eta atzelari zumaiarrak osatutako bikotea.
Aurtengo Winter Serieseko bederatzigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Gernikako frontoian, eta Barandikak eta Lopezek Goitia eta Del Rio izango dituzte aurrez aurre. Azken hauek kalean dira dagoeneko eta, beraz, gaurko partidan ohorea izango dute jokoan, baina baita ligako sailkapenerako tantoak ere, garaipena lortzeagatik 360 puntu jasotzen dutelako puntista bakoitzak.
Partida 19:30ean hasiko da, eta ETB1ek 21:45etik aurrera emango du, aurrez grabatuta.