Makina bat ekitaldi izango dira gaur, Gabon egunean. Urtero bezala, Olentzero, Mari Domingi eta Gomezagori harrera egingo diete zumaiarrek 12:30ean, eta kalejiran aterako dira Beheko plazatik. Bitartean, Niño Jesusen Eskean izango dira etxeko txikienak, baserritarren jantziez atondurik eta propio prestatutako jaiotza txikiekin.
Arratsaldean, berriz, Gabon koruak entsegua egingo du lehendabizi parrokian, 17:30ean, eta kalejiran aterako dira gero. Ordu berean, Erkiberen Gabon kanten lehiaketari emango diote hasiera Beheko plazan. Bertan ezarritako jaiotza, berriz, 18:00etan zabalduko dute.