Etxeko txikienek ilusioz hartu dituzte Olentzero eta Gomezago. Lehendabizi, Olentzero elkartu da Beheko plazan herritarrekin, eta Arranplarainoko bidea egin dute, trikitilariek eta joareek lagunduta. Bidean geldialdiak egin dituzte, eta Gabonetako kantak abestu dituzte Olentzerorekin batera. Euriak ez du bi kideei ongi etorria egiteko gogoa eta ilusioa zapuztu.
Gomezago txalupan iritsi da Zumaiara. Arranplan lehorreratu da, eta pozarren jaso du Olentzerok laguntzailea. Estu besarkatu dira biak, eta elkarrekin igo dira gurdi gainera. Kofradiara egin dute buelta, eta han eman diete amaiera kalejirari, Gomezagori abestu, eta gozoki eskukadak pilatuta.