Oxford aretoan egingo dute Erkibek antolatutako Gabon kanten lehiaketa

Maria Maya Manterola 2024ko abe. 24a, 13:30

2022ko Gabon kanten lehiaketako irudi bat.

Eguraldiagatik hartu dute lehiaketa lekualdatzeko erabakia. Aurreikusitako ordu berean hasiko da, 17:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.

Eguraldiaren iragarpena dela medio, Alondegiko Oxford aretoan egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan egitekoa zen Gabon kanten lehiaketa. Ordu berean hasiko da, 17:30ean. 

Talde bakoitzak bi abesti kantatu beharko ditu. Bat beraiek aukeratutakoa izango da, eta bestea derrigorrezkoa, antolakuntzak aurkeratutakoa. Aurtengo derrigorrezko abestia Kalejira Belenen izango da. Talde beraiek aukeratutako abestiaren originaltasuna baloratuko dutela ere iragarri dute antolatzaileek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide