Aurtengoan ere preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko egitaraua antolatu du Zumaiako Sarek Gabon garairako. Abenduaren 24ean irteera egin zuten Indamendira, urtero legez, eta datozen egunetan ere jarduera gehiago izango dira: bihar, abenduak 27, hileko azken ostirala izanik, elkarretaratzea egingo dute Saregile plazan, 20:00etan. Urteari amaiera emateko, hilaren 31n, manifestazioa egingo dute 19:00etatik aurrera, Beheko plazatik abiatuta.