Hilaren 31ra arte ikusi ahal izango da Distiraren erakusketa kolektiboa

Maria Maya Manterola

Argazkia: Juan Luis Romatet.

Distirako hamasei bazkideren lanak ikusgai dira abenduaren erdialdetik Oxford aretoan. Hilaren 31ra arte ikusi ahal izango da bilduma, egunero, 18:00etatik 20:00ak artean.

Abenduaren 12an zabaldu zuten aurtengo Distiraren erakusketa, eta oraindik ere Oxford aretoa bisitatu ez dutenek egunotan izango du horretarako aukera. Izan ere, hilaren 31ra artean izango da bilduma ikusgai, eta aretoa egunero zabalduko dute, 18:00etatik 20:00etara.

Distirak gaur egun dituen 22 bazkideetatik hamaseik aurkeztu dituzte beren lanak bildumarako. Antolatzen dituzten beste lehiaketetan ez bezala, kasu honetan gai librea izan dute argazkilariek, eta norberak nahi duenaren inguruko irudiak atera ahal izan ditu.

Bazkide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izan du, eta antolatzaileen esanetan, ez dute zertan erakusketarako espresuki sortutako lanak izan beharrik; Oxfordeko hormetan badaude aurretik erakutsitakoak, baita lehiaketaren batean edo bestean saritutakoak ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide