XIII. Urrezko Pertxa film labur lehiaketa bihar gauean izango da

Onintza Lete Arrieta

Iazko lehiaketako emanaldia, Torreberrin. (Jabi Gonzalez Toston)

Aurtengo lehiaketako gaia sekretua da, eta objektua, berriz, txankleta.

Bihar 22:30ean izango da XIII. Urrezko Pertxa film laburren lehiketa Torreberri gaztetxean, eta lanak egiteko gaia eta objektua jakinarazi dituzte antolatzaileek. Gaia sekretua izango da, eta objektua, berriz, txankleta.

Partaideek bihar 22:00etarako aurkeztu beharko dituzte ikus-entzunezkoak. 

Iaz zazpi lan aurkeztu zituzten, eta Punta-puntakoak izeneko filmak eskuratu zuen garaipena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide