Bihar irekiko dute Gabonetako haur parkea

Aritz Mutiozabal

Gabonetako haur parkea Aitzuri pilotalekuan. (Guka)

Aitzuri pilotalekua jolastoki handi bihurtuko dute beste urte batez, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.

Aurtengo Gabonetan ere ez da haur parkerik faltako, eta herriko haurrek zein gazteek goiz eta arratsalde ederra pasatzeko aukera izango dute Aitzuri frontoian. Iaz lekualdatu zuten parkea Lubaki kiroldegitik Aitzuri pilotalekura, eta aurten aldaketari eutsi diote. 

Ohi bezala, dozenaka neska-mutiko eta familia bertaratuko dira haientzako bereizki zuzendutako jolastokira. Askotariko aisialdi jolasak izango dituzte, gainera: puzgarriak, ibilgailu bereziak eta mahai jokoak, besteak beste. Gabonetako parkea zabalik izango da 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide