Basoa proiekturako figuranteak behar dituzte

Onintza Lete Arrieta

Pertsona bat irudi batzuk filmatzen.

Grabaketaren zati baterako 18-22 urteko gazteak behar dituzte, eta beste zatirako, adin guztietako herritarrak.

Aste honen hasieran Bikabiren abesti baten bideoklipa grabatzen hasi ziren, eta figurante eske aritu ziren. Orain, Basoa proiekturako behar dituzte figuranteak. Etzi, larunbata, egingo dituzte grabaketak. Bazkalordutik 18:30 arte Zumaienan ibiliko dira eskola grabatzen, eta 18-22 urte arteko gazteak beharko dituzte.

Gauean, berriz, adin guztietako herritarrak behar dituzte, 21:00etatik 23:00etara Gaztetxean egingo duten grabaketarako. Festa bat irudikatuko dute DJ batzuekin.

Iñaki Agirrezabalaga eta Malen Trenado ari dira grabaketa lanak egiten.

(Albistea 16:23an eguneratuta)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide