Gaur izango da bertsolari gazteen saioa

Maria Maya Manterola

Iazko bertsolari gazteen saioa. (Zumaiako Udala)

Urtero legez, Gabonetako bertso saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Sei bertsolari gazte entzuteko parada izango da Oxford aretoan. 

Urtea amaitzeko, bertsolari gazteen saioa antolatu ohi du Zumaiako Bertso Eskolak, eta aurten ere ez du hutsik egin. Jaialdia gaur arratsaldean izango da Alondegiko Oxford aretoan, 20:00etatik aurrera. 

Oholtza gainera, ondorengo bertsolari gazteak igoko dira: Aitor Tatiegi, Haira Aizpurua, Libe Goenaga, Andoni Rekondo, Aroa Arrizubieta eta Irati Arakistain. Haiekin batera, Amets Aizpurua ariko da gai jartzaile lanetan. Sarrerak hiru euro balio ditu, eta aurrez Turismo Bulegoan jarri dituzte salgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide