Jacques Audiard zinema zuzendari frantsesaren film dramatiko musikala da Emilia Perez, gaurtik hasi eta astelehena bitarte Aita Mari aretoan ikusgai izango dena. Bere identitatea pitzatuta eta zaurituta duen Mexikoren erradiografia mingarria ondu du Audiardek, non indarkeriari eta bortizkeria ezin dion iskin egin. Era berean, trans kolektiboari ikusgarritasuna emateko balio dio, eta zinegileak Mexikoren metafora eta sinbolo gisa erabiliko du Emilia Perezen figura.
Zoe Saldaña, Karla Sofía Gascón, Selena Gomez, Mark Ivanir eta Adriana Pazek osatzen dute aktore taldea, eta pelikulak nazioarteko zinema jaialdi ospetsuenetan parte hartu du, horietako zenbaitetan sariak lortuz. Cannes, Estocolmo eta Toronton, baita Europako Zinema Sarietan ere, film onenaren eta emakumezko aktore onenaren aitortzak jaso ditu.
Aita Mari aretoan, esan bezala, astelehenera arte ikusteko aukera izango da, egunero, 19:30etik aurrera. Sarrerak txarteldegian eskuratu ahal izangop dira edo bestela online bidez, sarrerakzumaia.eus atarian.