Kbi Zumaiako xake elkartearen ekimenez, Gabonetako Xake Txapelketa jokatu zuten atzo Alondegiko Oxford aretoan. Elkarteak antolatu zuen zazpigarren edizioa izan da aurtengoa, eta parte hartzea azken urteetan bezain arrakastatsua izan da.
Goizean, hogei haur inguru aritu ziren modu ludikoan xakea ezagutzen eta partidak jokatzen, eta arratsaldean, jada, benetako saltsa hasi zen. Helduen arteko lehian, 78 lagunek hartu zuten parte, bertakoak zein kanpokoak, maila ederra erakutsiz mahairik mahai.
Aitor Martinez madrildarra izan zen garaile, Asier Gonzalez portugaletetarra bigarren eta Alex Odriozola donostiarra hirugarren; txapeldunak 100 euroko balioa duen saski bat jaso zuen, 75 euroko balioko saskia txapeldunordeak, eta 60 eurokoa hirugarren sailkatuak. Horiez gain, Inge Alvarez donostiarra izan zen lehen emakume sailkatua, Xabier Aranzabal lehen zumaiarra eta Iker Tafall hondarribiarra lehen gaztea, eta hiru hauek ere saski bana jaso zute opari.