Haurrak eta gaztetxoak gozatua hartzen ari dira Gabonetako haur parkean

Onintza Lete Arrieta

Aitzuri pilotalekuan 11:00etan zabaldu ditu ateak haur parkeak, eta bazkalorduko etenaren ondoren, 16:00etatik 19:30era berriz ere irekita egongo da, adin guztietako haurren gozagarri.

Aitzuri pilotalekua irriz eta oihuz bete da gaur eguerdian, Gabonetako haur parkea zabaldu baitu bertan Zumaiako Udalak. Goizean 11:00etatik 13:30era arte egon da irekita, eta bazkalorduko etenaren ondoren, 16:00etatik 19:30era ere erabilgarri egongo da.

Askotariko aisialdi jolasak jarri dituzte frontoian herriko haur eta gaztetxoentzat –puzgarriak, ibilgailu bereziak eta mahai jokoak, besteak beste–, eta gozatu ederra hartu dute denek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide