Gerturen Gabonetako zozketek badituzte irabazleak

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 28a, 11:32

Irabazleak beren sariekin. (Gertu)

Gabonetako erosketak tokiko saltokietan egiteak saria duela erakutsi nahi du merkatari eta ostalari elkarteak. Hamar urdaiazpiko iberiko eta ardo lote banatu ditu egunotan, eta Erregeetarako, berriz, 300 euroko balioa duten hiru txartel zozkatuko ditu.

Gertu Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak zozketak egiten ari da Gabonen bueltan herritarrek herriko saltokietan erostea bultzatzeko, eta egunotan banatu ditu aurreneko sariak: hamar urdaiazpiko iberiko eta ardo lote. Izenak ere jakinarazi dituzte: Mila Irazoki, Mari Carmen Zubimendi, Mati Garcia, Bego Udabe, Ane Zalla, Blanca Fernandez, Esther Huertos, Maite Olasagasti, Amalia Aramendi eta Amaia Ansola dira saridunak.

Erregeei begira zozketa gehiago izango dira,  300 euroko balioa duten hiru txartel zozkatuko dituelako elkarteak erosketak elkartearen saltokietan egiten dituztenen artean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide