XIII. Urrezko Pertxa film laburren lehiaketa egin zuten atzo gauean Torreberri gaztetxean, eta iaz bezala, aurten ere zazpi lan aurkeztu zituzten. Guztiek gai eta objektu bera izan dute abiapuntu ikus-entzunezkoa ontzeko garaian, sekretua eta txankleta, eta Zein izan da? izeneko film laburra izan da garaile.
Ikus-entzunezko irabazlea egin duen taldea ondorengo lagunek osatu dute: Ane Altuna, Maddi Uranga, Idoia Altuna, Jone Urbieta, Irati Urrestilla, Oihana Usabiaga eta Haizea Aizpurua. Hauen esku geratu da, beraz, pertxa preziatua.
Ohi bezala, giro atsegina eta lagunartea nagusitu zen egitasmo osoan, eta amaieran familia argazkia atera zuten parte hartzaile guztiek. Lehiaketako lan guztiak esteka honetan ikus daitezke.