Pulpo eskubaloi klubak antolatuta, X. Espilla Oroimenezkoa ospatuko dute bihar egun osoan zehar Lubaki kiroldegian.
Kadete, infantil eta jubenilek jokatuko dituzte partidak 10:00etan hasi eta iluntzera arte. Honakoak dira partidak eta taldeak:
- 10:00. Creados Pulpo kadeteak-Euskadi infantil neskak
- 11:15. Taosa Pulpo kadeteak-Euskadi infantil mutilak
- 12:30. Inmo Azkue Pulpo jubenilak-Euskadi kadete neskak
- 16:00. Bera Bera (Zilarrezko Ohorezko Maila)-Euskadi jubenil neskak
- 17:30. Inmo Zumaia Pulpo jubenilak-Euskadi kadete mutilak
- 19:00. Labarra Nikol Pulpo-Euskadi jubenil mutilak
Bestetik, etzi, astelehena, 2014ko Pulpoko eta Urdanetako alebinek topaketak egingo dituzte 09:30etik 13:30era, eta ondoren, 13:30ean, hasiko da Zazpi Metro Challenge izeneko saioa, "gonbidatu bereziekin".