Haurrei zuzenduta Azken festa ikuskizuna taularatuko dute bihar, 17:00etan, Aita Mari aretoan. Tomaxen abenturak konpainiaren azken antzezlana da, eta, hain justu, Tomax bera izango da protagonista Muxirekin batera. Bi pertsonaiak elkarrekin egin duten ibilbidea amaitzekotan dira, baina horren aurretik, batera egindako bidean bizitako unerik barregarrienak eta ederrenak partekatuko dituzte etxeko txikienekin.
Sarrerak 4,10 euro balio du, eta Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean eskuratu daitezke.