Gerraren eta faxismoaren aurkako ekitaldia egingo du bihar Urola Kostako GKSk

Aritz Mutiozabal 2024ko abe. 29a, 12:00

Urola Kostako GKSk aurreko astea egindako hitzaldietako bat. (Urola Kostako GKS)

Frontoi Txikin izango da, 19:00etatik aurrera, eta 74-kea taldearen emanaldiaz gain, poteo girotua antolatu dute.

Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 25erako, Bilbon eta Iruñean, Gerraren eta faxismoaren aurka, gazte langileok lehen lerrora lelopean. Urola Kostako GKSk hitzaldiak eman zituen hilaren 20an faxismoaren gorakadaren inguruan, Zarauzko Hiruputzu gaztetxean eta Zumaiako Oxford aretoan, eta, bide batez, urtarrileko mobilizazioen berri ere eman zuen.

Horren harira, bihar arratsalderako bailara mailako ekitaldia antolatu dute, 19:00etan hasita, Zarautzen. Lehenik eta behin, 74-kea taldea kontzertua eskainiko du Frontoi Txikin, eta ondoren, poteo girotua izango dute, pinto eta guzti. Eguraldi txarra egingo balu, Hiruputzura lekualdatuko lukete egitasmoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide