Errege Magoei gutunak uzteko postontziak jarri dituzte

Erredakzioa

Errege Magoen postontziak. (Zumaiako Udala)

Ohiko moduan, Tren Geltoki Zaharreko atarian jarri dituzte errege bakoitzari dagokion buzoia.

Oraindik astebete pasa geratzen bada ere, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeei opariak eskatzeko buzoiak jarri dituzte dagoeneko. Gernika parkeko Tren Geltoki Zaharreko atarian daude hiru postontziak, bakoitza bere izenarekin, bakoitzak nahi dion erregerari opariak eska diezaion. Orain, arduraz pentsatu, zerrenda egin eta eskutitza idaztea falta da. Baina lasai, oraindik badago denbora eta. Urtarrilaren 5eko desfilera arte hortxe jarraituko dute buzoiek..

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide