Irakurri Mattek urteko lehen hiruhilekoan landuko dituzten liburuen berri eman du

Aritz Mutiozabal 2024ko abe. 29a, 15:30

Beatrice Salvioni (Brombergs)

Urtarrilaren 14an ekingo diote urteari, eta lehen saioan Beatrice Salvioniren Barrengaizto eleberria aztertuko dute.

Irakurri Matte irakurle-taldeak dagoeneko jakinarazi du negu honetan zein liburu irakurri eta landuko dituzten. Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen taldeak hamahirugarren ikasturtea du, eta martxoa bitartean hiru literatur lan izango dituzte hizpide.

Urteko lehen saioan, urtarrilaren 14an, Beatrice Salvioni idazle eta filosoko italiarraren Barrengaizto eleberria aztertuko dute. Otsailaren 11n, Miren Amurizaren Pleibak azken lana aztertuko dute, eta, gainera, idazlea bera bertan izango da. Hiruhilekoarekin amaitzeko, martxoaren 14an, McKenzie Wark-en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza memoria estiloko liburuaz ariko dira.

Ohi bezala, Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, astearte arratsaldetan, 18:00etatik aurrera, irakurritakoaren inguruan ekarpenak egin eta iritziak partekatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide