Distira argazki elkarteak jakinarazi ditu abenduko lehiaketa sozialeko garaileak zein izan dira. Gaia liburua / liburuak zen, eta hamabi egileren hogeita lau irudi jaso dituzte guztira. Horiek denak baloratu ondoren, Eduardo Merino izan da garailea. Bigarren sailkatua Eva Franco izan da, eta hirugarrena, Merino bera.
Ohi bezala, gaia bakarra izan arren, askotariko argazkiak aurkeztu dituzte, irudimen dosi handia erakutsiz.