Gerraostean hasita, eta pandemiako urtean izan ezik, urtero atera da Gabon Korua herriko kaleetara garai horrekin lotutako abestiak kantatzera. Esan izan den bezala, ez dago Gabonik Zumaian Gabon Koruaren kalejirarik gabe. Azken urteotan, Amaia Aldalurrek koruko gidaritza hartu zuenetik, San Pedro Parrokian emandako saio batekin hasi izan dute kantu kalejira.
Aurten ere hala izan da, eta kalean egiten zuen euritik ihes egiteko babesa aurkitu zuten Gabon eguneko arratsaldean herriko Parrokiara bertaratu zirenek. Arratsean zehar kantatuko zituzten abesti guztiak eskaini zituen koruak. Saio hura oso-osorik ikus daiteke San Pedro Parrokiak Youtuben duen kanalean.