Tren ordutegi berezia izango da gaur eta bihar

Juan Luis Romatet

Trena Zarauztik pasatzen. (Juan Luis Romatet)

Gaur, Urtezahar gauean, ohikoa baino lehenago bukatuko da Euskotreneko trenen zerbitzua. Bihar, berriz, Urteberri egunean, beranduago hasiko da. 

Euskotrenek trenen zerbitzuen ordutegia aldatuko du Urtezahar gaueko eta Urteberri eguneko ospakizunengatik. Hala, gaur zerbitzuen amaiera ordua aurreratuko du; bihar, aldiz, ohikoan baino beranduago hasiko du. 

Honakoak dira gaur eta bihar Zumaia eta Donostia artean izango diren tren zerbitzuen ordutegiak.

Gaur, abenduak 31

Donostia-Zumaia

  • Azken irteerak: 18:20, 18:50, 19:20 eta 19:50.

Zumaia-Donostia

  • Azken irteerak: 19:30, 20:00, 20:30.

Bihar, urtarrilak 1

Donostia-Zumaia

  • Lehen irteerak: 10:50 (goizeko zerbitzu bakarra), 16:50, 17:50.

Zumaia-Donostia

  • Lehen irteerak: 13:00 (goizeko zerbitzu bakarra), 18:00, 19:00.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide