Emakumea pilotari zesta punta txapelketa irabazi du Frida Watkinsek

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 31a, 10:07

Frida Watkins eta Maite Ortiz de Mendibil, pasa den ostiralean Mutrikun. (Utzitakoa)

Ortiz de Mendibilekin bikotea osatuta, pasa den ostiralean Mutrikun jokatutako finala irabazi zuen atzelari zumaiarrak. 

Emakumea pilotari zesta punta txapelketa irabazi du Frida Watkins puntista zumaiarrak. Pasa den ostiralean jokatu zuten txapelketako finala Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan, eta Ortiz de Mendibil aurrelariarekin bikotea osatuta, 30 eta 21 emaitzarekin irabazi zien Merino eta Otañori. 

Sei puntista lehiatu dira txapelketa honetan. Ez da bikote finkorik izan, eta aurrelari guztiek atzelari guztiekin jokatu dute. Lehen fasean izandak emaitzen arabera, sailkapena osatu dute, eta puntu gehien lortutako lau puntistek (bina aurrelari eta atzelarik) jokatu dute txapelketa. Lehen faseko sailkapenen arabera, Frida Watkins izan zen atzelari onena, 11 punturekin.

Finalean, Watkinsek aurrelarien artean bigarren amaitu zuen Ortiz de Mendibilekin osatu zuen bikotea. Biak ondo ezagutzen dira, duela urte batzuk Zumaiako klubarekin jokatu zuelako aurrelari gasteiztarrak. Hala, nagusi izan ziren txapelketari amaiera eman zion azken partidan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide