Presoak, deportatuak eta iheslariak gogoan izan dituzte urte amaieran

Juan Luis Romatet

Manifestazioko burua Zubitxiki parean. (Juan Luis Romatet)

Manifestazioan atera ziren hainbat herritar atzo arratsaldez presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatuz.

Zumaiako Sarek ekintza sorta antolatu du aurten ere urte amaierarekin batera. Hala, mendi irteera edo mus txapelketa izan dira, besteak beste, azken asteotan. Urtea amaitzeko, berriz, manifestazioa egin zuten presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko. Hotzari aurre eginez, hainbat herritar abiatu ziren Eusebio Gurrutxaga plazatik.

Urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute azken egunetan. Bizkaiko hiriburura joateko autobusa izango da Zumaiatik. Interesdunek Inpernupen edo Kantauri tabernan eman dezakete izena. Internet bidez apuntatzeko aukera ere izango da, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide