Gospel doinuak entzungo dira gaur iluntzean Aita Marin

Juan Luis Romatet

Samaria Gospel Singers laukoteak kontzertua eskainiko du gaur, 19:30ean hasita, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke. 

Gabon garaia gospel doinuak entzuteko une egokia da. Hala, gaur, 19:30ean hasita, Samaria Gospel Singers laukotearen emanaldia izango da Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke Turismo Bulegoan edo Internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean. Arratsean bertan aretoko leihatilan ere izango dira salgai. Prezioa 6,35 euro izango da; 4,45 euro Gazte Txartelarekin.

Ines Goñi abeslariak, lvan Azkarate, David Lopez eta Borja Doñororen ahotsen laguntzaz, gospel errezitaldi bat proposatuko du gaurkoan, genero honetako abesti enblematiko askorekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide