Berriatuko Master Series zesta punta txapelketa ari dira jokatzen egunota Bizkaiko herri horretan. Hiru jardunaldiz osatuko da Berriatuko Mendibarren frontoian jokatutako txapelketa, eta emakumeen kasuan denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua izango da.
Pasa den ostiralean jokatu zuten Masterseko lehen jardunaldia, eta gaur, bigarrengo jardunaldian, Frida Watkins puntista zumaiarra sartuko da jokoan. Elaia Gojenola berriatuarrarekin osatuko du Watkinsej bikotea, eta aurrean Bizkaiko bi pilotarik osatutako bikoa izango dute: Helena Barrenetxea durangarrak eta Maialen Aldazabal berriatuarrak osatutakoa, hain zuzen ere.
Partida 20:00etan hasiko da, eta irabazleek datorren ostiralean jokatuko dute txapelketako finala. Bertan, lehen jardunaldian irabazle izan ziren Ihart eta Arai izango dituzte zain. Hauek 2 eta 0 emaitzarekin irabazi zieten lehen jardunaldian Erika eta Maiari.