'¿Es el enemigo? La película de Gila' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 3a, 09:09

Miguel Gila umoristaren bizitzan eta lanean oinarrituta filma da honakoa, eta gaur eta astelehenean bakarrik emango dute Zumaiako zinema aretoan.

¿Es el enemigo? La película de Gila filma emango dute asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Miguel Gila umoristaren bizitzan eta lanean oinarritutako lana zuzendu du Alexis Morante, eta Oscar Lasarte aktorea da protagonista. 

Filma gaur eta astelehenean bakarriko emango dute Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean. Sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.

Sinopsia

1936ko Madrilen, Miguel Gila izeneko gazte bat lasai eta zoriontsu bizi da bere aitona-amonekin txapitula apal batean. Baina Gerra Zibilaren eztandak borrokara joatera behartuko du Miguel, bere lagun Pedrorekin batera. Han, Gila miserietatik, batailetatik, fusilamendutik eta kartzelatik bizirik ateratzen saiatuko da, bere umoreari esker.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide