Haurren gutunak jasoko dituzte gaur Errege Magoen laguntzaileek

Juan Luis Romatet

Erregeen laguntzailea haur batekin 2023ko argazkian. (Maria Maya Manterola)

Haurrek jaso nahi dituzten oparien berri ematen duten gutunak jasoko dituzte 18:00etatik aurrera Errege Magoen laguntzaileek Eusebio Gurrutxaga plazako jaiotzan.

2025a hasi besterik ez bada ere, urteko egun garrantzitsuenetako baten atarian gaude, etxeko txikienentzako, eta ez hain txikientzako, behintzat. Bihar arratsaldez helduko dira Errege Magoak Zumaiara. Azken urteetan bezala, itsasontziz helduko dira, eta Itsas kiroldegi parean karrozetara igota ekingo diote herriko kaleak zeharkatuko dituen desfileari. 

Aurretik, ohikoa den bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren laguntzaileek haurrek idatzitako gutunak jasoko dituzte. Erregeek ekartzea nahiko luketen oparien zerrenda idatziko dituzte haurrek gutun horietan, eta eskura emango dizkiete Errege Magoen laguntzaileek. Gaur arratsaldez egingo da ekitaldia, 18:00etan hasita, Eusebio Gurrutxaga plazan jarritako Jaiotzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide