Kolorez eta ilusioz betetako desfilea eskaini dute Errege Magoek

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 5a, 20:30

Azken urteotan bezala, itsasontzian igota heldu dira Errege Magoak Zumaiara. Behin karrozetara igota, desfilea egin dute gainezka zeuden kaleetan zehar Jaiotza aurrean gurtza egin arte.

Ikuskizun gutxi izango dira Zumaian Errege Magoen desfileak adina jende mugitzen duenik. Bai kabalkada bertako partaide izanez, baita kaleetako espaloitik jarraitzen ere. Gaur ere hala izan da, eta milaka lagun atera dira kaleta Meltxor, Gaspar eta Baltasarren desfilea ikustera.

Azken urteotako ohiturari jarraituaz, Errege Magoak itsasotik heldu dira Zumaiara, belaontzi batera igota. Itsas kiroldegi parean lehorreratu dira, eta karrozetara igota, desfileari ekin diote. Etxezarreta kaletik Txomin Agirre kaira heldu dira, eta Saregile plaza parean buelta emanda, Erribera kalean sartu da desfilea. Gurrutxaga plazara heltzerakoan, karrozetatik jaitsi dira eta azken metroak oinez egin dituzte Jaiotza bizidunaren aurrera heldu arte. Han haurraren aurrean gurtza egin dute, berriro karrozetara igota etorritako lekutik joateko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide