Urtero legez, lehiaketa bidez erabakiko da Zumaiako Inauteriak iragartzeko kartela. Dagoeneko abian jarri du lehiaketa Kultura Sailak, eta otsailaren 11 artean aurkeztu ahal izango dituzte lanak zumaiarrek.
Gaia eta kartelak eraman beharko duen testua 'Zumaiako Inauteriak 2025' da, eta erabili ahal izango duten teknika, librea. Tamaina, berriz, DinA3 izango da (297x420mm). Lanak paperean zein digitalean aurkeztu beharko dituzte. Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean eramango dira. Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 18tik martxoaren 3ra.
Epaimahaia festa batzordeak osatuko du. Guztira, bi sari emango dira: kartel irabazleak 300 euroko saria jasoko du; erakusketan jasoko diren botoen bidez erabakiko den herritarren sariaren irabazleak, berriz, 50 euroko saria jasoko du. Egile berberak ezin izango du irabazi hiru urtez jarraian; eta ezingo da izan egile berbera kartel irabazleduna eta herritarren saria irabazi duena.