Urtarrilaren 16ra bitarte eman daiteke izena kontrol mentaleko ikastaroan

Maria Maya Manterola 2025ko urt. 7a, 10:30

Urtarrilan eta otsailean emango dute ikastaroa Forondan.

Silva metodologia erabiliko dute ikastaro horretan. Urtarrilaren 23tik otsailaren 27ra artean egingo dute, sei saiotan.

Kontrol mental ikastaroa antolatu du Udaleko Kultura Sailak datozen urtarrilerako eta otsailerako. Foronda kultur etxean emango dute, eta sei saioz osatuko da: urtarrilean 23an eta 30ean emango da, eta otsailean 6an, 13an, 20an eta 27an. Ostegunetan izango dira saioak, 18:30etik 20:00etara.

Antolatzaileen arabera, Silva metodologian oinarritutako ikastaroa izango da. Metodo horren bidez, modu kontrolatuan erlaxatzen ikasiko dute parte hartzaileek, lo egiten, esna egoten, memorizatzeko gakoak izaten edota burukominak ekiditen. Irakasleak teknikak erraztuko ditu eta parte-hartzaile bakoitzak lan pertsonala egin beharko du. Erlaxazio saioak lurrean egingo direnez, arropa erosoa eta babestua eramatea gomendatzen dute antolatzaileek.

Datorren astean itxiko dute izen ematea, urtarrilaren 16an. Alondegia kultur etxean eman daiteke izena, 9:30etik 14:00etara bitartean, telefonoz 943-86 10 56 telefono zenbakira deituta, edo posta elektroniko bidez alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide