Barakaldon izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Juan Luis Romatet

Urtarrilaren 3an Bizkaiko hiri horretan izandako hilketa matxista gaitzesteko kontzentrazioa Saregile plazan izango da, 19:30ean hasita.

Urte berria hasi eta gutxira izan da lehen hilketa matxista Euskal Herrian. Barakaldon (Bizkaia) izan zen gertaera, urtarrilaren 3an: 84 urteko emakume bat izan zen biktima, eta hiltzailea haren semea. Emakumeak ez zuen aurrez salaketarik jarri, baina Berria egunkariaren arabera, semeak indarkeria matxistarekin lotutako aurrekariak zituen.

Hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldez Zumaian. 19:30ean izango da, Saregile plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide