Jaiotza desmuntatzen, Gabonak bukatu direnaren seinale

Juan Luis Romatet

Brigadako kideak Jaiotzako etxola demuntatzen. (Juan Luis Romatet)

Goizean hasi dira brigadako kideak Gabonetako argiak kentzen, baita Gurrutxaga plazan jarritako Jaiotza desmuntatzen ere. 

Igande iluntzean egin zen Errege Magoen desfilea izan zen Gabon garaiarekin batera antolatutako ekitaldietatik azkena. Gabon abestien lehiaketa, Olentzero eta Maridomingiren kalejira, xake txapelketa edo haur parkea izan dira azken asteotan herrian. Atzo egin zen garaiko azken tripa festa, baina ekitaldi berezirik gabe. 

2024-2025eko Gabonak historiara pasa direnaren seinale, gaur goizean hasi dira Gurrutxaga plazako Jaiotzako etxola desmuntatzen. Neguko oporrak dagoeneko igarota, inauteriak izango dira hurrengo geldialdia herriko festen egitarauan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide