Barakaldoko hilketa matxista salatzera atera dira dozenaka herritar

Maria Maya Manterola

Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea. (Zumaiako Emakumeon Etxea)

Urtarrilaren 3an 84 urteko emakume bat hil zuten Barakaldon. Herriz herri hilketa matxista salatzera atera dira, eta Zumaian ere egin dute elkarretaratzea.

Joan den ostiralean, urtarrilaren 3an, 84 urteko emakume bat hil zuten Barakaldon (Bizkaia), eta haren semea atxilotu zuten gero, hiltzailea delakoan. Hilketa matxista eta, oro har, emakumeen kontrako indarkeria oro salatzeko elkarretaratzeak izan dira azken egunotan Euskal Herriko herri eta hirietan, eta Zumaian ere atera dira kalera. Atzo izan zen elkarretaratzea, iluntzean, Saregile plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide