Junior mailako Munduko surf txapelketan arituko dira Anette eta Janire Gonzalez Etxabarri

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 8a, 13:00

Janire eta Anette Gonzalez Etxabarri, 2021eko irudi batean. (Arnaitz Rubio Aprea)

Filipinetan jokatuko da txapelketa urtarrilaren 13tik 19ra bitartean. Txapelketan egoteko puntuak eskuratu zituen Anettek iaz. Janire ahizpa, aldiz, gonbidatu gisa joango da. Eskualdeko beste surflari bat ere izango da lehian, Keoni Lasa zarauztarra, hain zuzen.

Urtarrilaren 13tik 19ra bitartean jokatuko da Filipinetan junior mailako munduko surf txapelketa. Urola Kosta eskualdeko hiru surflari zango dira bertan: Keoni Lasa zarauztarra, eta Anette eta Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarrak.

Anette Gonzalez Etxabarrik txapelketan egoteko puntuak lortu zituen iazko denboraldi arrakastatsuan. Ahizpa Janire, berriz, gonbidatu gisa joango da Filipinetara.

Txapelketa honeta mundu mailako 20 urte edo beheragoko 24na neska eta mutilek hartuko dute parte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide