Orduko 90 kilometroko haize bolara neurtu dute gaur goizez Zumaian

Juan Luis Romatet

Zumaiako paolean dago Aemeten metereologia estazioa. (Wikipedia)

Aemetek Zumaiako paolean duen estazioan neurtu dute haize ufada gaur goizez. 

Abisu horia ezarri zuen Eusko Jaurlaritzak gaurko Gipuzkoa osoan –abisu laranja dago emanda Bizkai eta Arabarako–. Horregatik, eta sor daitezkeen edozer arrisku saihesteko, paoleko barra ixteko erabakia hartu zuen atzo udalak.

Atzotik haize ufada indartsuak izan badira ere, gaur goizez neurtu dute bolada indartsuena. Aemetek Zumaiako paolean duen meteorologia estazioan neurtu dute orduko 90 kilometrok orduko ufada, goizeko 9:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide